Altzako La Anunciata ikastetxeko lau proiektu daude zientzia azokan
Altzako La Anunciata ikastetxeko hainbat ikaslek parte hartu dute Elhuyarrek antolatutako Teknoskopia proiektu lehiaketan. Hala, lau proiektu osatu dituzte: Molinao errekaren ingurumen azterketa, Pasai Antxoko zakarrontzien azterketa, platerak garbitu ostean ea bakteriak geratzen diren, eta Pasaiako Portuaren ingurumen azterketa. Ikertzaile gazteen zientzia azokan ikusgai daude lau proiektuak, Gipuzkoa plazan. Horietako lan batek hamar finalisten artean egotea lortu du, plateretako bakteriak aztertu dituenak hain zuzen ere.