Etxeak birgaitzeko ordenantza onartuko du udal gobernuak
Orain arteko hiru araudiak batu dituzte; hiri osora zabaldu dituzte laguntzak.
Udal gobernuak komunitateak eta elementu pribatiboak birgaitzeko diru laguntzak arautzen dituen araudia onartuko du bihar. Lehenago hiru araudiren bidez erregulatzen ziren elementuak ordenantza bakar batea jasoko ditu. Horretarako gaienra, 2.073,88 euroko aurrekontua izango du.
Etxebizitza eta Hirigintzako zinegotzi Ricardo Burutaranek adierazi duenez, hainbat puntu garrantzitsu ditu ordenantza honek. Lehenik eta behin, aipagarria da, hemendik aurrera diru laguntzak, hiri osora zabaldu dituztela. Lehen, Parte Zaharra, Sagues, Loiola, Amara Zaharra eta Altza eta Herrerako zonalde batzuetara mugatzen ziren.
%20ko laguntzak
Bizilagun komunitateei dagozkien laguntzetan, Eraikinen Ikerketa Teknikoek eskatzen dituzten lanetara zuzenduko dituzte. Hala nola, elektrizitatea edo larrialdi irteeretara %20ko laguntza emango diete; gehienez, 20.000 euroko gastuetarako.
Bestalde, fatxaden eta estalkien isolamenduei dagokienez, %20ean ere laguntzak emango dituzte; gehienez, 60.000 euroko laguntzetarako. Gainera, irisgarritasunean hobekuntzak egiteko ere, %20ko laguntzak emango dituzte, kasu honetan, gehienez 20.000 euroko gastuetarako. Orain arte, gehienez 10.818 euro arteko lanei ematen zizkieten laguntzak.
Elementu pribatuei dagokienez, hiru ildo jorratuko dituzte. Batetik, barne isolamendua hobetzeko lanei dagozkienak, hala nola, erosotasuna eta aurrezki energetikoa hobetu eta zoruak eta sabaiak aldatzeko; gehienez 2.000 euroko laguntzak. Beste atal bat, mugikortasun murritzeko pertsonei eta 70 urtetik gora dituztenei, bainugelak, argi sensore ero korridoreen hobekuntzak izango lirateke hauek; gehienez 6.000 eurorainoko gastuetan, %20a lagunduz. Azkenik, kanpo harotzeriari dagozkienak, zarata ekiditea helburu dutenentzat, %20a, gehienz 2.000 euroko lanetan.
Etxebizitza hutsak
Alokairua sustatzeko helburuarekin, hustik dauden etxebizitza guztien erreformarako %20eko diru laguntza 3.000 euroko gastuetaraino. Etxebizitza hauen jabeek etxea alokagai jartzeko konpromisoa hartu beharko dute udalaren Alokabide programaren bidez, gutxienez bost urtez. Honek ekarriko lukeena da, etxebizitzak alokagai jartzea merkatuak markatzen duen prezioa baino %20 gutxiagoan.
Diru-laguntza hau jabeek lortu ahal dituzten beste batzuekin bateragarriak dira.