Izurde bat ikusi dute Kontxan
Gaur goizean izurde bat ikusi dute Kontxako badian. Portuan ere egon da izurdea, Ontzi Museoaren argazkian ikus daitekeen moduan. Badirudi duela egun batzuk Mutrikun ikusi zuten izurde bera dela. Izan ere, Mutrikun agertutakoak bezala, burua eta bizkar-hegatsaren artean orbain handi bat du.