Ondarreta eta Zurriolako eguzkitako oihalak zozkatu dituzte
Oihalak egokitu zaizkienek, zortzi egun dituzte diru sarrera egiteko.
Ondarreta eta Zurriola hondartzetako eguzkitako oihalen zozketa egin dute gaur. Udalbatza aretoan egin dute zozketa 12:00etan, eta ez da jende gehiegi gerturatu. Izan ere, eskari baina eskaintza gehiago baizegoen kasu honetan.
Gaurtik aurrera, jakinarazi dute, zozketan eguzkitakoa egokitu zaien pertsonek zortzi eguneko epea –maiatzaren 31ra arte– izango dutela diru sarrera egiteko. Ordaintzen ez dutenek eguzkitakoa galduko dute eta Hondartzetako Atalak zerrendan dagoen hurrengoari hots egingo dio.
Kutxabankeko 2095.5381.17.1060188157 kontuan egin beharko dute diru sarrera, erreferentzia gisa bere izen deiturak jarriz, eta ondoren, ordainagiria udaletxeko Hondartzetako Atalean aurkeztu beharko dute dagokion erreziboa eman diezaioten.
Egokitu zaienen zerrenda hemen.