Zorroaga fundazioaren etxebizitza hutsak gazteei emateko proposatu du PSE-EEk
Fundazioak hainbat eraikin huts dituela azaldu du Ernesto Gascok; hurrengo asteazkenean, udalbatzarrean, aurkeztuko du mozioa.
Zorroaga Fundazioak hutsik dituen etxebizitzak gazteei emateko proposamena egingo du PSE-EEk. Ernesto Gasco zinegotziak azaldu duenez, hainbat dira fundazioak hutsik dituen eraikinak. Besteak beste, Prim kaleko 13. zenbakia aipatu du. Hala, hurrengo asteazkeneko udalbatzarrean mozio bat aurkeztuko dute etxe hauek Etxegintzaren eskuetan jarri eta gazteei emateko: “Gazteek, independizatu eta haien proiektuak aurrera ateratzeko aukera izango lukete eta gainera, auzoak biziberrituko lituzkete”, esan du. Proposamena eraikitzailea dela esan du Gascok eta Bilduri interesgarria iruditu zitzaiola.
