
Bera Bera Eskubaloiak dagoeneko bete du Darly Zoqbik utzitako hutsunea. Izan ere, Ana Temprano atezaina kontratatu du Donostiako taldeak datorren denboraldirako.
Temprano asturiarra da eta 29 urte ditu, Zuazo Barakaldo taldean egin du bukatu berri den denboraldia. Aurretik, Balonmano Gijon taldean lau urte eman zituen, Castro Urdialesen beste bi, eta Ucam Murtzian beste bat.
Datorren astean Bidebieta Kiroldegian egingo du klubak Tempranoren aurkezpen ofiziala. Yamiley Rodriguezekin batera, Bera Berako datorren denboraldiko atezaina izango da.