"Bi urtean gobernu sendo bat dagoela erakutsi dugu"
http://youtu.be/2JmuzMrjPls
Bilduk bi urte daramatza udal gobernuan; legegintzaldiaren bide erdia osatuta, alkateak orain arte egindakoaren balorazioa egin du. Balorazio positiboa egin du Juan Karlos Izagirre alkateak. Gobernu sendo bat dagoela, eta alderdi politiko guztiekin akordioetara iristeko gai dela azaldu du. Agindutako politika berria egiten ari direla adierazi du, pertsonetan oinarritutakoa: “Politika sozialak eta enplegua sortzea eta kulturan inbertitzea gure gobernuan ardatz izatea lortu dugu”. Gatazka politikoaz, lan taldeaz, Bilduren politikaz eta udalean bizitakoaz galdetu dio Irutxuloko Hitzak. Elkarrizketa osoa aste honetako Irutxuloko Hitzan irakur daiteke.