Flashmob ikusgarri batekin hasi dute Olatu Talka
Ezustean harrapatu dituzte Bretxa merkatu ingurura gerturatu direnak; astebururako egitarau oparoa dago.
Hasi da dagoeneko hiria kulturaz blai jartzea helburu duen Olatu Talka. Gaurtik igandera bitartean, hirian 250 ikuskizun, ekimen, antzezpen… baino gehiago egingo dituzte.
Gaur, 12:00etan Bretxa inguruan egin dute hasiera ekitaldia. Edukia sorpresazkoa zen, eta hala hartu ditu inguratutakoak ere. Kalean zegoen pianista batek hainbat pieza jo ditu, “besterik gabe” bertan egongo balitz bezala. Une batean ordea flashmobari jarraituz, jende artetik bi biolin-jotzaile azaldu dira eta pianistarekin batu dira kantu bera jotzen. Ondoren lehen pisuko balkoiean hainbat lagun tronpa joz batu dira kantura.
Pianista jotzen ari zen alboan, farmazia bat dago eta bertatik gizon bat irten da bata zuri eta guzti eta kantuan hasi da, bertaratutakoak harrituz. Ondoren emakume bat batu zaio eta jendearen artean zeuden hainbat. Horien artean, udaltzaingoz jantzita zeude bi lagun ere.
Denen artean pieza amaitu dute, eta hala, hasitzat eman dute Olatu Talka.
Kalean ibiltzeko deia
Juan Karlos Izagorre alkateak hiritarreu egun hauetaz disfrutatzeko deia egin die, kalera atera daitezen animatu ditu hiritarrak. Olatu Talkari dagokionez, esan du 2016 bisualizatzeko tresna bat dela eta horretarako badio duela, “baina batez ere, jendeak gozatzeko eta kalean egoteko”, izan ere, kultura kalean egoteak hira aberasten duela adierazi du.
Egurialdiari dagokionez, eguraldi ona egitea espero duela esan du; “gaur behintzat eguzkia atera da eta nik esperantza daukat beste bi egunetan aguantatzekoa”, esan du.
















