Kultura eta Euskara zinegotzi Sampedro izango da eta Ogasunekoa Burutaran
Nerea Txapartegi eta Jabi Vitoriak aholkularitza lanetan jarraituko dute udal gobernuarekin lanean.
Udal gobernuak jakinarazi du, Kultura, Euskara eta Ogasuneko sailen ardurak Naiara Sampedro eta Nekane Burutaranen ardura izango direla. Hala, orain arte Berdintasun, Gazteria eta Migrazioko zinegotzi zen Sampedrok, Kultura eta Euskara hartuko ditu bere gain. Bestalde, Giza Baliabideetako eta Herri Babeseko zinegotzi Burutaranek, Ogasunaren ardura ere izango du.
Bestalde, Jabi Vitoriak eta Nerea Txapartegik udal gobernuko kide izaten jarrituko dute, Juan Karlos Izagirre alkateak aurreratu zuen bezala. Aholkulari gisa egingo dute lan eta beren alorretan erreferentzia izaten jarraituko dute.
Udal gobernuak normaltasun osoz jarraituko duela lanean jakinarazi du. Gainera, azaldu dute, neurri honek ez duela inondik inora aholkulari kopurua handitzea ekarriko, gaur egun dauden bi ordezkatuko dituztelako.