Meho Kodrok Sanseko entrenatzailea izateari utziko dio
Meho Kodrok Sanseko entrenatzaile izateari utziko diola jakinarazi du Realak. Hiru denboraldi egin ditu Realeko bigarren taldearen entrenatzaile postuan, baina ekainaren 30ean bukatuko zaio kontratua, eta ez du berrituko. Sanseko entrenatzaile izan aurretik, beste bi urtez jubenil taldea entrenatu zuen. Realak egindako lana eskertu dio Kodrori eta aurrerantzean zorterik onena izatea opatu dio.
Kodrok asteartean hitz egingo du prentsaren aurrean, Zubietako prentsa aretoan, eta Realak datozen egunetan emango du Sanseko egitura berriaren berri.