24 ordu Donostian
http://youtu.be/QrSCCZIWw8I
http://youtu.be/QrSCCZIWw8I
Bi gazte kaliforniarrek Donostiari buruz egin duten bideo bat saritu dute.
Donostia ezagutu eta gozatzeko gonbita egiten duen bideo batek irabazi du MyDestination.com atariak egin duen Biggest Baddest Bucket lehiaketa. Alex eta Marc Ayling anaia kaliforniarrek egin dute saria irabazi duen bideoa. 24 ordu Donostian izena du bi gazteek egin duten dokumental txiki honek. Urgull eta Ulia mendiak, surfa, pintxoak, Kontxa hondartza, Parte Zaharreko giroa, jaiak… Bideoak irauten duen hiru minututan, hiriko leku esanguratsuenak bisitatzen dira.
Mundu osoko mila bideo baino gehiagoren artean hautatu dute 24 ordu Donostian. Sari ederra lortu dute Ayling anaiek: mundu osoan zehar sei hilabeteko bidaia, gastu guztiak ordainduta. Bideo honi esker, Donostia mundu osoan zehar sustatu da. Ayling anaiek lau urte daramate Donostian bizitzen, eta bideoan Donostia Europako hiri zoragarrienetakoa dela diote.