Garraioaren Lorpenak sarian, bigarren lekua lortu du Dbusek
Dbus finalisten artean zegoen, eta bigarren postua lortu du. Lehen saria, Kansaiko –Japonia– Aireportu Internazionalari eman zioten, garraio publikoko azpiegiturak finantzatzeko duen eredu berritzailearengatik.
Aitorpenarekin, Dbusek garraio publikoaren autofinantzaketan lortutako maila handia azpimarratu zuten. Autobusaren erabilera masiboa, urtean bidaiariek batez beste 156 bidaia egiten baitituzte ─Europako tasarik handienetako bat─ eta garapen teknologiko handiak hiriari asko aurreratzen lagundu diotela aitortu diote.
Mugikortasun zinegotzi Jon Albizuk eskerrak eman dizkie Dbuseko langile eta erabiltzaileei: “mundu osoan eredugarria den garraio publiko jasangarri eta eraginkorra posible egiten dutelako, batzuk eguneroko lanarekin eta besteek Dbusen jartzen duten konfiantzarekin”.
Alemaniako Leipzigen hirian banatu dituzte sariak; Japoniako Aireportu Internazionalak lortu du lehen postua.
Maiatzaren 23an, Garraioaren Lorpenak izeneko saria banatu zuten Leipzigen. Saria Garraioari buruzko Nazioarteko Goi Bilerak aitortzen du.