Josetxo Ibazetaren aurkako "jazarpena" salatu du Sortuk
Sorturen iritziz, Ibazetaren aurkako epaiketa Sortuk eta ezker abertzaleak pairatzen duten “Espainiar gobernuaren jazarpen politiko, polizial eta judizialaren adibide berri bat baino ez da”. Alderdi horrek dei egin dio PPri “bake eta konponbidearen aurkako salbuespenezko politika oro bertan behera utz dezan”.EH Bilduk ere epaiketa kritikatu du. Koalizioak uste du Ibazetaren auzia “guztiz neurrigabea” dela eta epaiketa horren atzean “motibazio politikoa” dagoela.