Loiolako geltokia. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bihar Eusko Trenbide Sarea erakundearekin egingo duten bileran luzatuko die eskaera.
Udal gobernuak Loiolako geltokia eraikitzeko konpromisoa berrartu dezan eskatuko dio Eusko Jarlaritzari. Bihar Jaurlaritzaren erakundea den Eusko Trenbide Sarearekin (ETS) bilduko da udal gobernua eta bertan plazaratuko diote eskaria.
Izan ere, pasa den apirilaren 12an jakin zuen udal gobernuak, Eusko Jaurlaritzak Loiolako ETSren geltokiaren obra exekutatzeko ez zuela aurrekontu partidarik. Neurri honekin, azpiegitura hau egiteko konpromisoa eten zuen.
Gainera, geltoki hau ez eraikitzeko aurreikuspenak Lorategi Hiria eta Loiola konektatuko lituzkeen bidearen eraikuntza arriskuan jartzea dakarrela esan du udal gobernuak, “bulebarizazio proiektuari ere kalte nabarmena eginez”.
Erakunde adierazpena
Gainera, Bilduk erakunde adierazpen bat aurkeztuko du hurrengo udalbatzan, Gasteizko gobernuak Herrera-Loiola zati osoaren exekuzio osoa planifikatu eta gauzatu behar diren kredituak esleitu ditzan, Loiolako geltokia eta inguruaren urbanizazioa barne. Gainera, Loiolako inguruaren urbanizazioaren definizioan elkarrekin lan egiteko eskatuko diote, Herrera eta Loiolaren arteko zatiaren exekuzio osoa eta behin-betikoa berebizikotzat hartuz, auzo honen hobekuntzari begira.