Axular Lizeoak Ikastola Eguna ospatuko du larunbatean
Datorren, larunbatean, ekainak 1, Ikastola Eguna ospatuko du Axular Lizeoak. Egun osoan zehar jaialdia izango dute Aieteko ikastolan, eta 500 lagun inguru batuko dituen bazkaria egingo dute. Dantzaldia, mus txapelketa, tailerrak, mahai tenisa, judoa… ekitaldiak ez dira faltako 10:30 inguruan hasita.

