Emakumeen esklabotza salatu du Bilgune Feministak
San Martin merkataritza gunean, Inditex enpresaren arropa dendetan mural handi bat egin dute; Bangladeshko emakume langileei elkartasuna adierazi diete.
Bilgune Feministak ekintza feminista bat egin du eguerdian San Martin merkataritza gunean. Inditex enpresako arropa denden inguruan mural handi bat egin dute. Apirilaren bukaeran, Bangladeshko ehun-lantegi batean hildako emakume langileen argazkiak jarri dituzte. Inditexen denden irabazien oinarrian emekaumeen esklabotza dagoela salatu dute.
Zortzi solairuko eraikin bat behera etorri zen Bangladeshen, eta triskantza sortu zuen. Ehun-lantegi bat, banku bat eta merkatu bat zituen eraikinak, eta jendetza harrapatu zuen azpian. Hainbat langilek Inditex enpresarako lan egiten zuten.