Erdialdea itxuran, itxita dago
http://youtu.be/CV1zNGIVWy4
Erdialdean, greba giroa nabari da. Ia leku denak itxita ageri dira, nahiz askotan argia sumatzen den barnean. Askatasunaren hiribideko denda handienak pertsiana itxita dute, baita banketxe gehienek ere. Inguruko kaleetan ere gehienak itxita daude, eta irekita dauden bakar batzuk piketeen iritsierarekin jaisten dute pertsiana. Hala ere, jende bat normal dabil paseatzen, ogia eta halakoak erosita. Giroa lasaia bada ere, une oro Ertzaintzaren sirena hotsak entzuten dira han hemen.