Grosen gehiena itxita dago
Pikete informatiboek tentsio uneak izan dituzte Ertzaintzarekin.
Auzoan greba giroa da nagusi, nahiz denda eta kafetegiren bat irekita dagoen. Kale nagusietan jendea badabil ere, nabari da ez dela ohiko eguna. Saltoki eta negozio gehienak itxita daude; beste batzuk itxita daude, baina barruan lanean daudela nabari da. Gainera, zutabe jendetsua egin dute Saguesetik manifestazioarekin bat egiteko. Berrogei bat lagun elkartu dira goizean goizetik pikete informatiboetan. Ertzaintzak hainbat lagun identifikatu egin dituela, eta oldartu egin zaiela salatu dute. Tentsio uneak izan dirala adierazi dute.