(Argazkia: Bera Bera Eskubaloia)
Bera Bera Eskubaloiak bukatu du berritze prozesua egungo jokalariekin. Hala, klubak jakinarazi duenez, Veronica Cuña, Silvia Ederra eta Nagore Arizaga jokalariek beste urtebete jarraituko dute taldean. Libe Altunak, berriz, eskubaloia uztea erabaki du, eta bere ikasketekin lotutako lana bilatzeari ekin nahi dio.
Bera Berak Libe Altunari eskertu nahi dio urte hauetan izandako inplikazioa eta bere bizitzako ibilbide berrian zorterik onena opa dio.
Horrela, Yamiley Rodriguez, Alba Menendez, Maria Nuñez, Adriana Castro eta Nitsan Dunay jokalariak kontratuak zituztenez, talde ia osoa lotu du Bera Berak. Ana Temprano atezaina kontratatu ostean eta Ziarsolo, Elorza, Pinedo, Cuña, Ederra eta Arizaga jokalarien kontratuak berrituta, talde lehiakorra osatzen duela uste du. Orain lehentasuna lehenengo lerroa indartzea dela dio klubak.