Momentuz Urgulleko udako autobus zerbitzu berezia ez da abian jarriko
Euriteen ondorioz izandako luizia dela eta, Urgullera doan errepidea ez dago oraindik baldintza egokietan, eta ondorioz, DBusen udako zerbitzu bereziak ezingo dira oraindik abian jarri. Berez, ekaineko asteburuetan hasten ziren mikrobus zerbitzu berriak. Bihar da ekaineko lehen asteburua, baina errepidearen egoerak zerbitzua atzeratuko du, errepidea egokitu arte.
Autobus zerbitzua Urgull mendira
Errepideko arazoak konpontzen direnean honakoa izango da Urgull mendirako garraio zerbitzu berria. Zerbitzuak 30 minuturo izango dira goizeko 11.00etatik 13.30era, eta arratsaldeko 17:00etatik eta 20:00era.
–Urgulleruntz irteerak Salamanka pasealekutik izango dira, ondorengo orduetan:
11:00 – 11:30 – 12:00 – 12:30 – 13:00 – 13:30
17:00 -17:30 – 18:00 – 18:30 – 19:00 – 19:30 – 20:00
–Urgulletik irteerak Santiagoko bateriatik izango dira ondorengo orduetan:
11:15 – 11:45 – 12:15 – 12:45 -13:15 -13:45
17:15 – 17:45 – 18:15 – 18:45 – 19:15 – 19:45 – 20:15
Uztaila eta abuztuko egun guztietara hedatuko da zerbitzu hau, Aste Nagusian eta aurreko eta ondorengo egunetan ezik, Pasealeku Berriko barraken instalazioa dela eta. Irailean zerbitzua asteburutan emango da berriz ere. Urgullerako zerbitzuaz gain, mikrobus honek Bretxa eta Pasealeku Berriko aparkalekuen arteko garraio publikoko konexioa dakar.