San Telmo Museoa. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Duela bi urte San Telmo Museoaren berritze lanak bukatu bezain laster ohartu zen udala gabeziak zeudela eraikitze lanetan. Eraikuntza enpresari kargu hartu zioten orduan, baina gaur egun oraindik arazoak dituzte museoko teilatuan.
Antza denez teilatua ez dago ondo isolatua eta arazoak sortzen dira euri asko egiten duenean. Nora Galparsoro, hiri azpiegituretako zinegotziaren arabera, “bide teknikoa jorratu ditugu dagoeneko, eta enpresa eraikitzaileak ez baditu arazoak konpontzen, zein neurri juridiko hartu aztertu beharko dugu”.