Titanic Fundazioak ohorezko kide izendatu du Vicente Zaragüeta, Aquariumeko zuzendaria
Bizitza osoan itsas ondarea ikertzen eta zaintzen egin duen lana eskertzeko izendatu dute Vicente Zaragüeta Laffitte Titanic Fundazioaren ohorezko kide.
Donostiako Aquariumenko zuzendaria da Vicente Zaragüeta Laffitte, eta hunkituta jaso izendapena. Ekimenean izan dira, Rafael Lobeto, Titanic Fundazioko idazkaria, Jesus Ferreiro, Titanik Fundazioko lehendakari, eta Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea.
Aquariumeko lantalde osoari eskaini dio Zaragüetak izendapena, eta “ondoan dudan taldearen babesik gabe, sekula ez nintzateke naizena izango”, adierazi du, esker oneko hitzak gehituz.
Gutxi dira Titanic Fundazioaren ohorezko koadroan sartzen direnak. Orain arte, Ingalaterrako erregina, Elisabeth II, Estatu Batuetako lehendakaria Barack Obama, Frantziako Erresumako lehendakaria,Francoise Hollande eta Blue Star Lineko lehendakaria, Clive Palmerrek jaso dute ohorezko izendapena. Gaurtik aurrera, horien artean izango da Vicente Zaragüeta Laffitte ere.
Titanic, hondoratzen ez den historia
Ekimen hunkigarria burutu dute Aquariumen, eta “lagun artean” sentitu dela adierazi du Zaragüetak. Lagunak eta sentimentuak adierazi ditu behin eta berriz, jendearen alderik sentikorrena azpimarratuz. Titanic intsasontziaren historian ere gizatasunak huts egin zuela adierazi du Zaragüetak. Bere hitzetan, “konfiantza gehiegi eman zitzaion teknologiari, eta batere jaramonik ez etikari; gizakiaren kudeaketa txarragatik gertatu zen Titanicen hondoraketa”.
Titanic itsasoko istorioen ikur bihurtu da. Duela zehazki 101 urte, egun berean eta ordu berean (arratsaldeko 13:20ean) itsasoratu zuten lehen aldiz Titanic handia. Une horietan Jesus Ferreirok zuen hitza eta une horixe aukeratu du, Zaragüetari beste keinu hunkigarri bat egiteko: Titanic-ekoa bezalako xanpain botila eman dio.
Donostiako Aquariuma itsa-museoen ikur bihurtu dela aipatu du hiriko alkateak, eta eskerrak eman dizkio Zaragüetari itsasoaren zainketan, ikerketan eta garapenean egin duen lanagatik. Izagirreren hitzetan, “ez dugu ahaztu behar portu txiki baten inguruan garatu den hiria dela Donostia”.