Gladys del Estal omendu dute Egiako parkean
Espainiako poliziak Gladys del Estal hil zuela 34 urte beteko dira bihar. Ekologistaren lagunek eta hainbat auzotarrek omenaldia egin diote Egiako parkean, Eguzki taldeak antolatutako ohiturari jarraituz.
Hasteko, parkearen sarreran, Cristina Enea jartzen duen kartela aldatu dute, eta Egian bizi zen ekologistaren izena eman diote, “Gladys Enea” jarriz. Ondoren, txistuaren eta danbolinaren doinuaren atzetik, parkean barrena joan dira bertaratutakoak, Gladysen oroitarria dagoen tokira. Bertan lore eskaintza egin diote, eta aurreskua eskaini diote. Ondoren, lagun batek baino gehiagok hartu dute hitza.