Parte Zaharreko arazoak flashmob batean bildu dituzte
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak urtebete egin du. Lehen urteurrena ospatzeko, flashmob bat osatu dute gaur eguerdian, hainbat auzotar, lagun eta ezagunen laguntzarekin. Auzoaren arazoak era alai batean islatu nahi izan dituzte, eta era guztietako mozorroak jantzi dituzte. Abesti bat osatu zuten eta horren martxan dantzan aritu dira lau tokitatik irtendako partaide multzoak. Kaitik, Trinitate plazatik, Bretxatik eta Bulebarreko kioskotik atera dira taldeak, eta Konstituzio plazan elkartu dira guztiak. Trinitate plazaren estaldura, mugikortasun arazoak konpontzea eta terrazen gehiegikeria txikitzea izan dira eskatu dituzte kontuetako batzuk. Kaiko jaietan egingo dute lanaren aurkezpena.