Ostiralean hasiko da Antzerkia Kalean egitaraua; Altza, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo, Loiola, Antigua, Loiolako Erribera eta Martutenen izango dira emanaldiak.
Hiriko plaza, parke eta kaleak hartuko ditu antzerkiak. Donostia Kulturak, kultur etxeen sarearen bitartez, aurtengo Antzerkia Kalean programa prestatu du, eta ostiral honetan bertan hasiko da. Antzerkia, musika, umorea, zirkoa, jolasa eta kolorea ekarriko ditu egitarau honek. Ostiral honetan hasi eta irailaren 22an bukatuko da. Guztira hamabost konpainiak parte hartuko dute; 22 antzezlan eskainiko dituzte; eta 31 emanaldi egingo dituzte.
Altza, Amara, Antiguo, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erribera eta Martutenen izango dira emanaldiak. Ohikoa denez, haur eta familientzako proposamenak izango dira nagusi. Haurrei eskainitako programazioan, honako talde hauek hartuko dute parte: Bapatean zirko; Cia. Circotito; Gari, Montxo eta Joselontxo; Hipo eta Tomax; Irrien Lagunak; Kiki, Koko eta Moko; Korri, Xalto eta Brinko; Potxin eta Patxin; Poxpolo eta konpainia; Zirika Zirkus eta Zirkale.
Helduentzako emanaldiak Trapu Zaharrak ekarriko ditu kalera.
Gezurtiak obra aurkeztuko du Antiguan eta Amaran; euskaraz eta gaztelerazko bertsioetan. Gure artean izango dira ere El negro y el flaco, Agerre Teatroa, Los Herrerita eta Los2play konpainiak.
Lehen emanaldiak ostiral honetan izango dira, ekainaren 7an. Altzan, Larratxo plazan (18:00) Irrien Lagunak taldea izango da;
Laguntasunaren sekretuak obrarekin. Martutenen, berriz, Kiki eta Moko izango dira, Etxarrienen (18:00).
Txintxilin bakea egin lana interpretatuko dute. Larunbatean, Irrien Lagunak taldea Aieteko parkera (18:00) joango da
Natura maitatuz obrarekin.