Gasco: "Loiolak ez du merezi Jaurlaritzak bazterturik uztea"
PSE-EE alderdiko Ernesto Gasco ere haserre agertu da Eusko Jaurlaritzaren erabakiarekin. Bere hitzetan, “ez da bidezkoa Loiolako lanak bukatu gabe geratzea” eta “zentzuz jokatzea” eskatu dio Jaurlaritzari.
Loiolako egitasmoa aurreko gobernuaren aurrekontuetan onartu zela gogoratu du Gascok, eta ez zaio bidezkoa iruditzen, egungo gobernuak aurrekontutik ateratzea, eta are gutxiago “Donostiari lanak bukatzeko diru eskatzea”.
Sozialisten ordezkariaren hitzetan, “Loiolak ez du merezi Jaurlaritzak bazterturik uztea, eta auzoarentzako irtenbiderik egokiena lortu arte lanean jarraituko beharko da”. Gai honetan kaltetuenak Loiolako bizilagunak izango direla gaineratu du; “XIX. mendean bezala utzi nahi dute auzoa, eraikuntza eta berritze lan modernoak posible direnean”.


