Kontzertuak Loiolako gaztetxean
Ekainaren 8an, larunbatean, kontzertuak izango dira Loiolako gaztetxean. Hernaniko BeHatxeRoja rock taldea eta Añorgako Horzkada punk rock taldea izango dira zuzenean. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira eta sarrera doan izango da.


