PSE-EE: "Nerea Txapartegik ez dagozkion lanetan dihardu oraindik"
Marisol Garmendia, PSE-EEko zinegotziak “bere udal taldea egoki antola dezala” eskatu dio Juan Karlos Izagirre alkateari. Nerea Txapartegi “jada ez dagozkion lanak egiten ari dela oraindik” adierazi du Garmendiak.
Izan ere, Auzitegi Konstituzionaletik etorritako aginduaren ondorioz, Nerea Txapartegi eta Jabi Vitoria dagoeneko ez dira udal ordezkariak, aholkulariak baizik. Garmendiaren hitzetan, “ez da onargarria alkatearen jarrera eta bakoitzari dagokion zereginak zehaztea eskatzen diogu. Gaur egun, Burutaran eta San Pedrok ardura berriak dituzte eta hala erantzun beharko lukete”.
PSE-EE alderdiak idatzi bat helaraziko dio Izagirre alkateari gai honen inguruan lehenbailehen neurriak har ditzan eskatuz.



