
San Roken Txanpuene eguna ospatuko dute ekainaren 16an. Txanpuene baserriak zutik jarraitzen duela ospatzen dute urtero, eta hau jada zazpigarrena da. Festa egingo dute Txanpuenen bertan. Baserritar jantziarekin joateko eskatu dute, eta lehenbailehen izena emateko. Egun osoko festa txalapartari eta txistulariek girotuko dute; garagardo eta sagardo kupelak jarriko dituzte.
- 12:00. Aurreskua eta ongi etorria.
- 12:00. Haur jolasak
- 12:15. Hamabitakoa
- 14:00. Tortilla txapelketa.
- 14:30. Bazkari herrikoia.
- 16:00. Herri kirolak.
- 17:00. Txanpueneko toka txapelketa.
- 17:30. Erromeria.
Lehengo urtean bezala, 20 euro ordaindu behar dituzte helduek eta 10 euro 12 eta 17 urteko gaztetxoek.