Euskararen erabilera bultzatzeko bide berriak marraztu dituzte
Martxoaz geroztik, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak jardunaldi batzuk antolatu ditu euskararen erabilera sustatzeko, Bidea marraztera goaz leloarekin. Erabilera bultzatzeko bide berriak asmatzeko erronka du ekimenak, eta gaur asteotan izandako sei saio eta hitzaldietan ateratako ondorioak bildu dituzte San Telmo Museoan.
Orri zuriak eta margoak eskuetan, jolas moduan aritu dira sei mahaingurutan bildutako berrogeita hamar ideia esanguratsuenei buruz eztabaidatzen, betiere jardunaldien oinarri diren hiru galderei erantzuteko helburuarekin: zer behar dugu XXI. mendean Donostia euskalduntzeko? Nola bihurtu gaitezke euskaldunak ikusgarri eta erakargarri Donostian? Zer egin dezakegu, nola antolatu beharko genuke donostiar euskaltzaleok bide horretan?
Lehenengo erantzunak gaur bertan eman dituzte, baina, udararen ostean, beste bi saio antolatuko dituzte jardunaldietatik egitasmo sendo bat osatzeko, herritarren esku uzteko asmoz.