Future Shorts Festival, Dokan
Bihar, asteazkena, Future Shorts Festival film laburren emanaldia egingo dute Dokan. Nazioarteko hainbat film labur ikusteko aukera izango dute zinezaleek. Sundance, Berlinale, Annecy eta Oscar sarietan saritutako filmak emango dituzte ordu eta erdiko emanaldi honetan: The Whistle (Grzegorz Zariczny, Polonia), 2. 38 – 39°C (Kangmin Kim, AEB/ Hego Korea), The Chair (Grainger David, AEB), Micky Bader (Frida Kempff, Suedia/Danimarka), Dogs are said to see things (Guto Parente, Brasil) eta Whiplash (Damien Chazelle, AEB). Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera 4 euroan (kaña edo freskagarri bat barne) izango da eskuragarri.