Talentu Berritzailea programaren bidez 8.000 euro arteko laguntzak emango dituzte gazte langabetuentzako
Donostiako Sustapenaren Talentu Berritzailea programak 8.000 euro arte emango ditu kontratatutako gazte bakoitzeko.
Fomentosansebastian.org.
Langabezian dauden 30 urtetik beherako gazte donostiarrak proiektu berritzaileetan lan egiteko kontratatzen dituzten enpresa edo erakundeek eska ditzakete laguntza hauek. Ekimen hau Ekonomia Suspertzeko 2013ko planean sartuta dago. Plan honek 280.000 euro erabiltzen ditu talentudun donostiar gazteak bertan gelditzeko.
Aurten egitasmoaren bigarren urtea da, eta aurrekontua handitu du gainera, langabezian dauden gazte donostiarrak hartzea bideratzeko, baina baita ikerketa eta berrikuntza proiektuei bultzada emateko ere. Iaz, 20 proiektu berritzaile aurkeztu ziren, 25 gazte kontratatu ziren eta ia erdiek enpresako lan taldean jarraitzea lortu zuten. Euken Sese, Donostiako sustapeneko zuzendariak, aurten kopuru hori gainditzea espero du.
Talentu Berritzaileak egitasmoan hainbat alorretako langileak biltzen dira. Seseren hitzetan, “ez dago gazte talentudunen perfil zehatzik ematerik, ingenieriak, arkitektoak, informatikariak, komunikazio adituak…edozein izan daiteke eremua, egitasmoaren helburua hiriko gazte prestatuentzako lanerako aukerak erraztea eta jarduera berritzaileak sustatzea dela kontuan hartuta noski”.
Talentu Berritzailea programaz gain, hogeita hamar urtetik beherako gazteei lan munduan sartzen laguntzeko beste hainba bide ere badira. Esaterako, atzerrian praktika ordainduak egiteko Internazionalizazio bekak, Oinarri Teknologikoko Ekintzailetze Programa edo Prestakuntza dualeko programa, kalifikaziorik gabeko gazteei Alemanian lanbide batean trebatzeko aukera ematen diena.
Laguntza horiek eskatzek epea abuztuaren 31a artekoa da, beraz, izena eskaera egin edo informazio gehiago jasotzeko Donostiako Sustapenera jo daiteke: 943 482 800 edo