Ur mozketak egingo dituzte Amara, Erdialdea eta Parte Zaharrean
Santa Katalinako biltegian egiten diren lanengatik eta ur edangarriko banaketa orokorreko hodi batean izandako matxuraren ondorioz, ur hornikuntzan arazoak izango dira egun hauetan.
Konponketak direla eta, ur hornikuntza etenda egongo da gaur, asteartea eta bihar, asteazkena, gaueko 23:00etatik goizaldeko 7:00etara.
Mozketek Amara, Erdialdea eta Parte Zaharreko bizilagunei eragingo die.