Aste honetan hasiko dituzte Bidebietako kiroldegiko berritze lanak
Bidebieta udal kiroldegiko ikastaroen aretoa eta gimnasioen gunea berritu egingo dituzte uda honetan. Beraz, lanak irauten duten bitartean aldaketa batzuk nabarituko dituzte erabiltzaileek.
Gaur egun dauden kardio-baskularra eta giharketa gimnasioak gune bakar batean elkartzea dute helburu berritze lanek, erabiltzaileek toki gehiago eta ekipamendu hobeak izan ditzaten. Horretarako, egungo ikastaroen aretoa, lehenengo solairuan dagoena, beheko solairura eramango dute, orain frontoi-txikiak eta kardio-baskularretarako gimnasioa dauden tokira. Ikastaroen aretoa, berriz, giharketa gimnasioarekin elkartuko da, gune bakar bat lortuz.
Lan hauek, udan egingo dira, batez ere kiroldegia ixten duten egunak aprobetxatuz. Berrikuntza guztiak ez dituzte batera egingo, zatika baizik. Lehen lanak, ostiralean, ekainaren 7an hasiko dira, eta, ondorioz, frontoi-txikiak egun horretan bertan itxiko dira.
Kardiobaskularrezko gimnasioa oraingo ikastaroen aretoa dagoen tokian jarriko da, eta horregatik ekainaren 10 eta 11an ezin izango da erabili zerbitzu hau egokitzapen lanak egin behar baitira.