(Argazkia: E. Zabala)
Viktoria Eugenia Antzokia
Besta Berri ikuskizunaren lekuko izango da igandean, 20:00etan. Argia dantza taldek sortutako dantza ikuskizun berezia izango da, eta bost zatitan banatua egongo da: Taraskaren paseoa, Gipuzkoako Ezpata dantza eta Brokel dantza, Heletako Besta Berri konpartsa, Goizeko Auto Sakramentala: Jorge Oteizaren apostoluen aurreskua eta Arratseko Auto Sakramentala: Pastoral dantzatua, ‘trukuen’ eta ‘kristauen’ ‘borrokaldiak’.
Gaurko aurkezpenean azaldu dutenez, 100 lagun inguruk parte hartuko dute ikuskizunean, eta momentu batean eszenatoki gainean 70 pertsona egongo dira elkarrekin.
Ekitaldia zendutako Joxan Lizarribarren omenez egingo dute, Argiako kide izandakoa.
Sarrerak dagoeneko salgai daude 12, 15 eta 18 eurotan.