EHU Ibaeta saskibaloi taldea omendu dute Ibaetako campusean
EHU Ibaeta saskibaloi taldeari harrera egin dio Ana Arrieta EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak, gaur goizean. Espainiako unibertsitate arteko txapelketa irabazteagatik omendu dute taldea. Taldeak bost aldiz parte hartu du jarraian lehia horretan, eta urrea laugarren aldiz eskuratu du. Hala ere, ez da ahaztu behar, taldeak Espainiako Bigarren Mailako Liga ere irabazi duela, eta datorren urtean goi mailan aritzeko eskubidea irabazi dutela jokalariek. EHUren Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan egin dute ekitaldia, Ibaetan, eta bertan izan dira Azu Muguruza entrenatzailea eta jokalariak.