'Errimaia' aldizkariko lantaldea omenduko du Vasco de Camping elkarteak
Vasco de Camping mendi elkartearen Errimaia aldizkariak 50 urte betetzen ditu aurten. Hori dela eta, omenaldia egingo dio klubak aldizkariko lantaldeari: Rosa Eguren zuzendaria, Jesus Aiestaran Suso erredaktorea eta Juan Carlos Sanz maketatzailea. Ostiralean egingo dute omenaldia, 18:30ean, klubaren egoitzan (Prim kalea, 35).
Mendizaleei zuzendutako aldizkaria 1963an jaio zen, Rimaya izenpean. Garai hartan, mendizale talde bat bere bizipenenen eta sentipenen berri ematen hasi zen aldizkariaren bidez. Urteen poderioz hainbat aldaketa izan ditu aldizkariak, eta 1993an gaur egun duen izena hartu zuen, Errimaia. Klubarekin lotura oso estua du aldizkariak, eta bertan, klubeko bazkideek euren mendiarekiko zaletasuna azaleratzen eta elkarbanatzen dute.