Internet bidezko salmentek ekoizleengan duten eragina aztertuko dute Produktore & e-Commerce biltzarrean
Ekainaren 13an eta 14an, Produktore & e-Commerce biltzarra egingo dute Talent Housen, nekazaritzako elikagaiez eta on-line salmentaz aritzeko.
Biltzarrak hainbat lan ildo izango ditu. Ekainaren 13ko lehen saioan, beren proiektuaren fase desberdinetan dauden ekoizle eta eraldatzaileen kasu praktikoak aurkeztuko dituzte. Bestetik, diseinu eta softwareari lotutako alderdiak ere aztertuko dira, plataformak ahalik eta sinpleenak izan daitezen eta erabiltzaileek esperientzia ona izan dezaten. Hirugarren saioan e-Commerceren aldaerak aztertuko dituzte, eta ekoizleek dituzten lan erronkak, logistika, on-line plataforma bat prestatzea, ordaintzeko modua eta komunikazio gaiak jorratuko dituzte.
Hortaz gain, ostegun arratsaldean lan saio parte hartzailea egingo dute Gipuzkoa plazako Punto dendan. Donostialdeko ekoizle eta dendariek zerbitzu berriak aztertuko dituzte denen artean. Ekimenean parte hartu nahi duenak, Congresodeproductores.com webgunean izena eman dezake.
Bigarren Mendeurreneko azoka
Larunbatean, ekainak 15ean, hamarretatik zortzietara, azoka tradizionala egingo dute Parte Zaharreko kaleetan, hiriaren Bigarren Mendeurrenaren haritik. Denda, taberna eta jatetxeek hiriaren iragana irudikatuko dute, eta tokiko merkataritzak eta nekazaritzak Donostiako ekonomiaren suspertzean izandako eragina irudikatuko dute.
Ekainaren 14an, sarean egindako produktuak eta erakundeen egitasmoak aztertuko dituzte.
Punto denda, ekoizleen azoka
Gipuzkoa plazako Punto denda ekoizleen erakusleiho bilakatuko da ekainaren 11tik 16ra bitartean. Bertako artisau produktuak dastatu eta erosteko aukera izango da bertan, eta ekoizleen zuzeneko azalpenak ere bai, hala nahi duenarentzat.