
Bigarren eskuko merkatuak eta sortzaileek egindako azokak ikustea gero eta ohikoagoa da. Ondarran, Dokan, Bukowskin, Easo plazako Donostitruk… Horietan bigarren eskuko maukak edo armairu zahar batetik berreskuratu diren vintage objektu preziatuak eskuratzeko aukera du jendeak. Grosen, berriz, ekimen berri bat jarri dute abian. Hileko igande batean azoka bat egiten dute kale Berrian, La Central izeneko espazioan. Montes + Mugica interiorismo estudio, dekorazio denda eta moda dendaren ekimena izan da. Lokal honetan hainbat sortzailek eta moda diseinatzailek euren lana erakusteko eta saltzeko aukera dute.
Gabriela Muñagorri, Diego Matxinbarrena, Bizipoza, Viva La Vida, Maite Basterra, Araña, Primo, Elena Silvestre, Arquimaña… Hilero, gainera, sortzaile eta egile desberdinak elkartzen dira. Goizean ireki ohi dute, 10:00etatik 15:00etara.
Irudi galeria honetan atzo egindako irudiak ikusteko aukera duzu.
[Gallery=52]