Heriotz zigorraren aurkako bi ekintzailek hitzaldia eskainiko dute gaur, San Telmo Museoan
Estatu Batuetan heriotz zigorraren aurkako bi ekintzaile, Ray Krone, heriotz korridoretik bizirik irten zena, eta Cheryl Naill, bere emaztea, San Telmo Museoan izango dira, gaur 19.00etan.
Bertan, beraien bizipenez eta Witness to Innocence erakundean egiten ari diren lanaz hitz egingo dute, Amnistia Internacional taldeak gonbidatuta.
Donostiara egindako bisita baliatuz, udalak harrera egin die eguerdian bi aktibista estatubatuarrei.