Etxebizitzak zaharberritzeko araudiari zuzenketak jarri dizkiote EAJ, PP eta PSE-EE alderdiek
Atzo amaitu zen etxebizitzak zaharberritzeko araudiari zuzenketak jartzeko epea, eta epe hori baliatu dute EAJ, PP eta PSE-EE alderdiek beren aldaketak aurkezteko.
EAJ alderdiaren zuzenketak
Bederatzi zuzenketa aurkeztu ditu EAJk. Iñaki Gurrutxaga zinegotziaren arabera, “krisi ekonomikoa pairatzen ari garen une hauetan etxebizitzak zaharberritzea bultzatzeak balio erantsia dauka, hirian dugun etxebizitza multzoa ahalik eta baldintza egokienetan edukitzea eta krisiak bereziki eragindako eraikuntza arloari lana ematea baita gure helburua”.
Aurkeztutako hiru zuzenketetatik dira nabarmendu nahi izan dituztenak. Batetik, etxebizitzak zaharberritzeko laguntza hiri osora zabaltzea. Egun indarrean dagoen ordenantzaren arabera, Parte Zaharra, Sagues, Altza eta Loiolara mugatzen dira laguntzak.
Bestetik, diru laguntzen zenbatekoa eskatzaileen ahalmen ekonomikoaren araberakoa izatea eskatu du EAJk. Eta azkenik, etxebizitza zaharrak 10 urterekin definitzen dira hori, eta zahartze hori 20 urtekoa izatea nahi du EAJk. Gainera, Gurrutxagaren hitzetan, “ematen den euro bakoitzeko zaharberritze lanetan bost euro gastatzen direla kontuan hartzen badugu, araudi aldaketa hau berandu datorrela uste dugu, udazkena arte ez baita indarrean jarriko, eta bitarte horretan lan asko egingo dira hirian”.
PPren zuzenketak
Guztira zazpi zuzenketa aurkeztu ditu PPk, baina aipagarrienen artean “etxebitzitza hutsa” definizioaren aldaketa bera da. PPren ustez, “oraingo definizioa ez da argia”.
Bestetik, laguntza jaso dezaketen etxebizitzen ezaugarriak ere aldatzeko eskatu dute, zortzi bizitza arteko etxebizitza guztiak barneratuz. Azkenik, dirulaguntza eskatzeko bete beharreko paper eta eskaerak ahalik eta argienak izatea eskatu dute, “hiritarrei erraztasunak jarri behar zaizkielako, eta ez oztopoak”, gaineratu du Jose Luis Arruek.
PSE-EEren zuzenketak
PSE-EE izan da zuzenketa gehien aurkeztu dituena, 15 guztira. Baina funtsean dirulaguntza hauekin hiriko eraikuntza enpresei indarra ematea lortu nahi dute, eta laguntzak hiritar guztiei eskaintzea. Adineko pertsonei dagokionez, 70 urtetik 65 urtera jeitsi nahi dute eskatzaileen adina.