Gipuzkoako Bodyboard Txapelketa bateko irudia, Zurriolan (Argazkia: Mikel Goñi)
Euskal Bodyboard Zirkuitua hiru asteburutan jokatuko dute, eta asteburu honetan bertan hasiko da. Lehen jardunaldia Zurriolan bertan jokatuko dute, larunbatean eta igandean; bigarren jardunaldia, irailaren 7an eta 8an izango da, Sopelako Atxabiribil hondartzan; eta hirugarrena, urriaren 12an eta 13an, Zumaiako Itzurun hondartzan. Zirkuituan 6.000 euro banatuko dituzte diru-saritan.
Hiru mailatan banatuko dituzte lehiak: Open, Open Dropknee eta 18 urtetik beherakoak. Kanporaketa sistema erabiliko dute, eta larunbatean emaitza onenak lortzen dituztenek lortuko dute igandeko finalera igarotzea.