Konporta klubeko igerilariak eta arduradunak
Espainiako kluben arteko igeriketa paralinpiar txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan. Andaluzian izan zen lehia, eta bertan, 61 klubetako 200 igerilari inguru lehiatu ziren. Donostiako bi klub izan ziren bertan, Konporta eta Dordoka. Konportako kideek egin zuten lanik onena, izan ere, 43 domina eskuratu zituzten: Urrezko 20, zilarrezko 15 eta brontzezko 8. Konportako igerilari guztiek lortu zuten dominaren bat eta egindako lan bikainari esker, kluben arteko sailkapenean hirugarren postuan geratu ziren. Dordoka, berriz, 35. postuan geratu zen.