Zubieta eta Igeldoko eskola txikietako guraso elkarteek diru laguntzak jasoko dituzte
Igeldo eta Zubietako eskola txikietako guraso elkarteek udalaren diru laguntza jasoko dute, beren jarduerekin jarrai dezaten.
Igeldoren kasuan, Mendizorrotz Guraso Elkarteari goizeko zaintza gela, hau da, goizeko 8:00etatik 9:30era, haurrak klaseak hasten dituzten bitartean, gurasoak beren haurrak, pertsona baten ardurapean uzteko zerbitzua, eta igerilekura joateko garraioa ordaintzeko 3.691,21 euroko dirulaguntza emango zaio.
Zubietako eskola txikiko guraso elkarteari 2.908,79 euroko diru laguntza emango zaio, hainbat ekimen burutzeko. Horien artean, ingleseko ikastaroa. Orain arte beste herrietara joaten ziren 3-9 urte bitarteko haurrak, Zubietan bertan jasoko dituzte ikastaroak orain.
Diruz lagundutako beste ekimena, zazpi urtetik gorakoentzako antzerki eta dantza ikastaroa da. Baita udako Txokoak ere, uztaila eta abuztuan 3-12 urtet bitarteko haurrentzako ekimenak antolatzen dituztenak ere. Eta azkenik, maiatzaren 20tik 24ra egiten den Aste Kulturala.
Hezkuntza zinegotzi Naiara Sampedrok Eskola Txikiek duten garrantzia azpimarratu du, “herri txiki eta auzo sakabanatuetan dauden eskolak izanik, gune horietako arima bilakatzen dira, nukleo horri bizitza ematen diote, komunitatearen kohesioa indartzen dute eta gizarte horretan modu aktiboan parte hartzen dute”.