Txanpuene Eguna ospatu dute
San Roken, Txanpuene Eguna ospatu dute gaur, hainbat ekimenekin. Txanpuene baserriak zutik jarraitzen duela ospatzen dute urtero, eta aurtengoa jada zazpigarren aldia da. Baserritar jantziarekin joateko deia egin zuten, eta hala egin dute hainbat festazalek. Txalapartariek eta txistulariek girotu dute egun osoko festa, eta garagardoa eta sagardoa freskagarri gisa baliatu dituzte bertaratutakoek, beroari aurre egiteko.
[Gallery=58]


