Mikel Arretxe eta Oier Lorente (Argazkia: Askegunea)
Basauriko espetxean preso daude Mikel Arretxe eta Oier Lorente; Segiko kide izatea egotzita atxilotu zituzten gazte donostiarretako bi. Orain, ordea, Euskal Herritik kanpo bete beharko dute 6 urteko espetxe zigorra, hiritik 300 kilometro ingurura. Izan ere, Soriara eta Palenciara eramango dituzte, hurrenez hurren. Apirilaren 19an atxilotu zituzten biak, Bulebarrean jarritako Aske Gunean, beste lau lagunekin batera.