Eskola kirola, emakumezkoena eta euskal kirolen aldeko apustua egin du Donostia Kirolak
Donostia Kirolaren webgunean.
Iazko diru laguntza kopurua mantenduz Donostia Kirolak 740.000 euro erabiliko ditu hirian kirolaren alde lan egiten duten erakundeei laguntzeko.
Bestalde, aurten eskola kirola, emakumezkoen kirola eta Euskal Herriko Kirolen aldeko apustua egingo da, jarduera hauei lehentasuna emanez.
Kiroletarako diru laguntzek hiru atal dituzte:
-Kluben ohiko funtzionamendurako laguntza, 400.000 eurokoa. Lizentzia federatuen kopurua, taldeen lehiaketa eremua, kirol atalen kopurua eta udako kanpainaren barruan jarduerak antolatzea baloratuko da.
-Eskola kirolerako dirulaguntza, 230.000 eurokoa. Urtero 15.000 ikasle baino gehiagok parte hartzen duten kirol jardueretan.
-Kirol jarduera bereziak antolatzeko laguntza, 10.000 eurokoa izango da. Aurten herri jarduerei eta Euskal herriko kiroleko jarduerentzat dirulaguntzak handitu egin dira, batez ere pilota eskolak sustatzeko dirulaguntzak. Gainera, antolatutako jardueretan euskeraren erabilerari ere garrantzi handiagoa eman zaio aurten.
Azken atal honen barruan, zenbait dirulaguntza mota daude:
Hiritar guztiei zuzendutako jolas izaerako jarduerak (22.000 euro): herri lasterketak, mendiko martxak, piraguen zein igeriketa zeharkaldiak, eta horrelako jarduerak antolatzeko.
Izaera berezia daukaten kirol jarduerak (49.500 euro): maratoia, Behobia, Donosti Cup, Nazioarteko Igeriketa txapelketa eta abar.
Euskal Herriko kiroletako jarduerak (38.500 euro): atal honetan pilota eskolentzat dirulaguntzak mantentzen dira (Alde Zaharra, Antigua, Igeldo…), herri txapelketentzat (San Martzial, Añorga,…) eta baita errendimenduzko txapelketentzat ere (Antiguako Txapelketa…).
Dirulaguntzak eskaera aurkezteko epea 2013ko irailaren 27a arte luzatuko da. Interesatuta dauden elkarte guztiek informazio gehiago jaso dezaketa