Juan Karlos Izagirre: "Hirugarren adinak asko eman dezake"
http://youtu.be/UZCTOTiZFMw
Hiriko adineko pertsonen kezka eta ideiak biltzeko asmoz, eta duela zenbait hilabete abian jarritako parte hartze prozesuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, taldekako hausnarketa egin dute gaur Bulebarrean jarritako bi karpetan. Karpa handienean hausnarketa prozesuan parte hartu duten hogeita hamar pertsonak, udal ordezkari eta teknikariak eta beste hainbat gonbidatu bildu dira. Juan Karlos Izagirre alkateak hitza hartu du bertan, jardunaldiaren hasieran.
Alkateak argi eta garbi hitz egin du: “Hirugarren adinak asko eman dezake”. Hiria eraikitzeko orduan sektore guztiak garrantzitsuak direla nabarmendu du; adineko jendea, tartean. “Adineko jendeak, denbora, esperientzia eta jakituri asko duelako, ekarpenak egiteko asko du”, adierazi du.