Xabier Zabala: "Ezagutzen ninduten denek, taldean arraunean ibilitakoa naiz, eta lan erraza izaten ari da"
http://youtu.be/1wje2lvgts8
Ia guztiz eraberritutako taldearekin aurre egingo dio Donostiarra Arraun Elkarteak denboraldi berriari. Iazko taldetik 14 baja inguru izan ditu hiriko traineru bateratuak, eta arraunlari gazteak dira nagusi. Entrenatzailea ere berria da, Xabier Zabala Bixkar-ek hartu baitu orain arte Jose Ramon Mendizabal Mendik betetako postua. Duela hiru urte sartu zen Bixkar Donostiarran arraunlari gisa, eta aurten entrenatzailearen lekuan gustura dagoela dio. Datorren igandean ekingo dio KAE-1 Ligari Torrekua traineruak, hori dela eta, IRUTXULOKO HITZA Bixkarrekin bildu da, kuadrillaren egoeraren berri izateko. Elkarrizketa osoa biharko papereko edizioan irakurtzeko aukera izango da, baita webgunean ere; bien bitartean, bideo honetan, elkarrizketaren aurrerapena ikus daiteke.