Erdiguneko kaleak agertoki bihurtu dira Musikaren eguna ospatzeko
http://youtu.be/wI-xmVsUwWA
Musikaren eguna ospatzen da gaur, eta Erdialdeko hainbat txoko agertoki bihurtu. Eguraldia lagun, jende ugari ibili da gainera kaleetan.
Dena dela, ekitaldiz beteriko asteburua izango da hau, artea, musika, gastronomia, azken finean kultur eskaintza zabalena kalera ateratzea baita Kutxa Kurtur Hiriaren helburua.
Musikari dagokionez, Codigo Bushido, Airbag, Los Coronas, Napoka Hiria, edo Buffalo talde zarauztarra bertatik bertara entzuteko aukera izango du Erdialdera hurbiltzen den orok. Lehen hiru taldeak 17:30etik aurrera arituko dira Loiola kalean.
Hirugarren urtez ospatzen da aurten musikaren eguna eta arrakastatsua izaten dela esan daiteke, jende ugari gerturatzen baita musika doinuek erakarrita.
Musikaz gain, Kataluniako azoka, tailerrak eta hainbat margolari eta artista zuzenean lanean ikusteko aukera ere bada Gipuzkoa plaza inguruetan.